Amarotzeko Baso Eskola

Amarotzeko Baso Eskolako ikerlari txikiak MARTXAN GARA! 

Aurtengo ikasturtean ere Amarotzeko Baso Eskolaren ikertzaile bihurtu gara. Poliki-poliki bertan arakatuz, bizipen eta esperientzia berriak soinean sentitzen hasi gara. Horretarako, zentzumen guztiak martxan jarri ditugu, sentitzen dugun hori ikaskuntza bilakatuz.

Naturarekiko kontaktuaz gain, gure arteko harremanak sendotzeko inguru paregabea da, gustora eta irrikitan sentitzen baikara eremu honetan; GURE EREMUA BAITA, EMANKORRA, ABERATSA ETA KONFIANTZAZKOA. Bidai ahaztezin hauetako bakoitzean ikaskuntza ezberdin bat daramagu barnean, esperientzia ZORAGARRIA!