5 urtekoak

5 urteko ikasleak Piktoidazketarekin hasi dira,  irudiaren bitartez pentsamendu sortzailea garatzeko eta ondo komunikatzen ikasteko proposamen didaktiko berritzailea da Piktoikdazketa.

Ipuin bat du oinarritzat, BEA BALEA; eta ipuin horren inguruan pentsamendu bisuala eta sormena integratzen ditu, baita ere kontzientzia fonologikoa lantzeko jarduerak planteatzen ditu, (hizkuntzaren lanketa espezifikorako tresna ezin hobea bilakatuz).

Ikasleen errealitatetik gertu dauden egoera komunikatiboak eskaintzen ditu, diskurtsoei (ahozkoei, idatzizkoei eta irudizkoei) zentzua bilatzen lagunduz eta ikaskuntzarekiko motibazioa sustatuz.