Ukelele emanaldiak

Aste honetan Musikaren eguna ospatu dugu ikastolan eta bertan ikasturte honetan ukelelea jotzen ikasten aritu diren LH5 eta LH6ko ikasleek bost abesti eskeini dizkigute: ‘Oh when the saints’, ‘Tutira mai’, ‘Lau teilatu’, ‘Zurekin batera’ eta ‘Perfect’.

Ukelele joleak bikain aritu dira eta ikustera joandako ikasleek ere ederki gozatu dute hauek entzunez.

Ukelele emanaldiaren ondoren beste ikasle musikari batzuk ere jo dituzte beraien musika tresnak eta hauek ere oso saio politak eskeni dizkigute.