Hi Gazte lehiaketan

Martxoan Hi gazte! dinamikarekin hasi eta Gipuzkoan barrena ibili eta gero atzo izan zen Tabakaleran azken jaia.

Hala, Joseba Sakristanek aurkeztuta, dinamikan zehar bidelagun izan diren Kai Nakai, Maialen Sorzabalbere, Ilargi, Odik eta beste hainbat artistak esku hartu zuten ekitaldian, dantzariak izan ziren eta sari potoloa, Iphone 12a Markel Olano diputatu nagusiak eman dio Oier Gastesi. Hala, bereziki instagram-en bidez hartu zuten esku gazteek saioan, eta jaialdiak iraun zuen bitartean zozketarekin soilik 1.600  interakzio izan ziren, eta horietako sari bat, zoriz Oier Gastesi gure ikasleak lortu  zuen!!

Hiru dinamika izan dira guztira, eta dinamika bakoitzean erronka ezberdinak izan dira. Hauek izan dira sarituak:

Lehenengo erronkako saridunak:

  • Iphone 12aren saria: Oier Gastesi  / Laskorain Ikastola (Tolosa)
  • sari berezia (airpods-ak): Ekaitz Beraza / Laskorain Ikastola (Tolosa)
Jarrai ezazue sortzen, euskaraz, bai horixe!!