Lan deialdia

LASKORAIN IKASTOLAK 21-22 IKASTURTERAKO IRAKASLE HAUEK BEHAR DITU BIGARREN HEZKUNTZARAKO:

 

1-    Gizarteko irakaslea: Beharrezkoa izango da Historian, Antropologian edo Zientzia Politikoan gradua izatea eta Ingelesezko B2 titulua izatea. [%80ko jarduna] 

2-    Zientzia irakaslea: Beharrezkoa izango da Biologia edo Kimikan gradua izatea eta Ingelesezko C1 titulua izatea. [%90eko jarduna]

3-    Matematikako irakaslea: Beharrezkoa izango da Matematikan, Fisikan edo Kimikan gradua izatea eta Ingelesezko B2 titulua izatea. [%62ko jarduna]

 

Kasu guztietan beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzan lan egiteko irakaskuntza-masterra eta Euskarazko C1 titulua izatea.

Curriculumak e-mail bidez bidali behar dira laskorain@ikastola.eus helbidera. Jasoko diren azken eguna, ekainak 29.