Liburuaren eguna

Apirilaren 23an liburuaren eguna izanik, ikastolan ekintza desberdinak burutu ditugu. Tolosako Udal Liburutegiak luzatutako ipuin proposamen bat landu dugu, Haur Hezkuntzako 3-5 urte bitarteko haurrekin. Ondoren, horma-irudi ezberdinak egin ditugu talde txikitan.

Usabalgo patioan mural bat margotzen ari dira Batxilergoko ikasleak liburuaren egunarekin lotutakoa.

Bi urteko geletan berriz, familiak ipuinak kontatzera gonbidatuz ospatuko dugu egun hau datozen asteetan.