Musika emanaldiak

Lehengo astean hasiera eman genion musika emanaldiei 2 urteko geletan.

Familiak geletara hurbildu dira, instrumentu desberdinak jo eta abestera.

Datozen asteetan ere aukera izango dugu musika-saio desberdinez gozatzeko. Parte hartu dutenei eskerrik asko, momentu goxo hauek bizitzen laguntzeagatik, eta oraindik animatu ez denari, ateak zabalik ditugu!