BATXIko ikasleak zientzilari lanetan

Biologia eta Geologia arloko batxilergo 1. mailako ikasleak zientzialari lanetan ibili dira ikasturtean zehar. Ikerketa ezberdinei aurre eginez hainbat bizidun ezberdinen sorrera eta garapena nolakoa den aztertu dute, bereziki animalien erreinuan zentratuz. Horretarako lagun izan dute argazkietan ikusten duzuen zebra arraina. Arrautza gardenak dituen arrain miragarri honek zenbait buruhauste eta hipotesi planteatu arazi dizkigu. Baina, ikasturtea ez da amaitu eta ikerketek martxan darraite! Zer gertatuko ote da?  .

Gizartea aldatzen ari den neurrian hezkuntza metodologiak aro berrietara egokitzea ezinbestekoa da eta ikastolak helburu du konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza eredua sustatzea ikasketa kooperatibo eta esperimentala bultzatuz. Honela, proiektu honetan ikasleak goi mailako pentsamendu gaitasunetan trebatu dira, behe mailako ezagutza eta ulermen gaitasun-kognitiboetatik goi mailako analisi, sintesi eta ebaluaketa gaitasun-kognitiboetara jauzia eginez.