Ukelele tailerrarekin

Ikasturte berezia izaten ari da aurtengoa, eta besteak beste, hartzen ari garen neurriak direla eta, abesbatzan abesteak ekar zitzakeen eragozpenak ikusita, honen ordez Ukelele tailerra antolatu dugu LH5 eta LH6ko ikasleentzat, orduz kanpoko ekintza moduan

Arrakasta handia izan du, guztira 34 ikaslek eman baitute izena!

Azaroan hasi gara entseguekin bi taldetan banatuta, eta oso pozik gabiltza eguerdiak ukeleleen doinuekin alaitzen!