Sabaiak, igogailua, terraza eta pasarelak martxan

Ikasturtea aurrera doa eta Sakramentinoetako egoitzako berritze lanak ere bere martxan doaz, datorren ikasturtean dena prest egoteko. Etxe barruko lanak asko aurreratu dira hilabete honetan. Goiko solairuetan sabaiak, tabikeria, eta abar montatzen ari dira. Igogailua ere hobetu egin da, lehen 3. pisuraino soilik iristen zena orain ganbararaino igoko da eta jarrita dago jada. Etxetik kanpora berriz, terraza eta pasarelak montatzen ari dira eta laster gauzatuko da beste terrazarakin konexioa. Aterpeko egitura aurreratua dauka errementariak eta laster hasiko dira montatzen. Lanak ondo doaz, aurreikusita bezala.