Urari buruzko eskaerak Udalera

Agenda 21ean aurten ikasleek landu duten uraren gaia udaletxera eraman dute ikasleek bere konpromisoak eta proposamenak aurkezteko. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Hezkuntzako ikastetxe guztien ordezkariak izan dira bertan alkatea, Ingurumen zinegotzia eta Ingurumen teknikariarekin. Prestautako aurkezpena ikusi ondoren, udal agintarien txanda izan zen eta denen arteko solasaldiarekin bukatu zen ekitaldia.