Igandean Uzturrera

Igande honetan Mendimetroak ekimenarekin bat egingo dugu, eta Uzturrera mendi irteera antolatu dugu.

Aurtengo Kilometroak Oñatin ospatuko dira, eta maiatzaren 21erako Gipuzkoako Ikastola guztietara mendi irteera bat antolatzeko proposamena luzatu digute, eta guk Uzturrera igotzea erabaki dugu.

Goizeko 10:00etan Santa Klaratik aterako gara, edo 10:30ean Izaskungo ermitatik, eta Uzturreko tontorrean argazki bat aterako dugu aurtengo Kilometroetako logoarekin.

Mendi ibilaldian parte hartzeko interesa izanez gero, ondorengo esteka bete behar duzue.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeU8NYywJxZeRdbn72h38yxTKdGho2m...