Korrika badator!

Korrikak ostegunean eman zion hasiera Otxandion, eta hurrengo egunetan hainbat ekintza antolatuko ditugu ikastolan.

  • Korrika Txikia: Ostiral arratsaldean, Korrika Txikia egingo dute Haur eta Lehen Hezkuntza ikasle eta irakasleek. LH5-6koek lekukoa Triangulon hartuko dute, eta San Frantziskotik Berazubira eta ondoren Usabalera joango dira Korrika. Haur Hezkuntzakoak Berazubiko zubian zain izango dituzte, eta Lehen Hezkuntza 1-2-3 eta 4koek Iurren.
  • Igandean Ustaritzera: Egun osorako irteera antolatu dugu iganderako. Goizen 9etan Zezen Plazatik aterako gara autobusez, eta Ustaritzen bi orduko mendi ibilaldi bat egingo dugu. Bertan bazkalduko dugu etxetik ekarritako janaria, eta ondoren Uztaritzeko Ikastolak Korrika dela eta antolatu duen ekintzetan parte hartuko dugu. Korrika 15:30ean igaroko da Ustaritzetik, eta ondoren 17:00etan itzulerako autobusa hartuko dugu. Dagoenekao 125 lagunek eman dute izena iganderako, baina oraindik izena emateko aukera dago. 
  • Astearte goizean Korrika Tolosatik pasako da, eta Ikastolaren izenean erositako kilometroa Suhiltzaileen parean hartuko dugu goizeko 7:50ean. Lekukoa Kazkabarra Aisialdi taldekoei pasako diegu. Korrikan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, asteartean suhiltzaileen parean elkartuko gara.